Search and Rescue SL-k garatu duen elur mendiko erreskate-gailuak interes handia pizten du sektorean, bai lurperatutako biktimen erreskatea bai distantzia luzekoena estaltzeko gai den lehena delarik. Hala, Crowdfunding Bizkaia plataforman irekitako inbertsio-txanda arrakastaz ixtea lortu ondoren, Bizkaian kokatutako start-up hau gailua garatzeko azken fasean dago gaur egun.
Aste hauek oso biziak izaten ari dira elurreko arduradunentzat. Izan ere, produktuaren garapenean lan egiteaz gain, mendiko pertsona ospetsuei Instagramen elkarrizketa interesgarriak egiten ari dira, eta, horrez gain, komunikabide espezializatuei beren balio-proposamena azaltzen jarraitzen dute.
elur talks: elkarrizketak Instagram Direct-en
Elurren Instagram kontutik zuzeneko elkarrizketak egiten ari dira aldizka, mendiarekin zerikusia duten hainbat kirolarirekin. Elkarrizketa hauetan, mendiarekiko grinari, beharrezko segurtasun-neurriei eta goi-mailako kirolari gisa izandako esperientziei buruz egiten dute berba.
elur talks deituriko elkarrizketa hauetan, honelako kirolariek hartu dute parte:
- Alex Txikon, alpinista, muturreko eta benetako mendiko maitalea, eta elurreko bazkidea.
- Núria Picas, mendiko eta trail running-eko lasterkari bikaina.
- Pou anaiak, mundu osoan ezagunak diren eskalatzaile eta alpinista profesionalak.
- Jordi Tosas, alpinista eta eskarmentu handiko goi-mendiko gidaria.
- Queralt Castellet, snowboard-eko kirolaria eta halfpipe probako espezialista.
- Pau Capell, trail eta ultra trail-eko lasterkaria.
elur INNOLAB Bilbao-n eta Euskadi Irratiko Boulevard-en
INNOLAB Bilbao enpresak eta teknologia lotzen dituen berrikuntza-plataforma bat da, enpresa- eta gizarte-erronkei irtenbide digitalak bilatzeko helburuarekin. INNOLAB Bilbaoren azelerazio-programako proiektuetako bat da elur, programa honetatik beren balio-proposamena, helburuak edo teknologia berriek mendiko segurtasuna hobetzen nola lagundu dezaketen jakinarazten laguntzen zaielarik.
Alex Txikon elurreko bazkidea arduratu zen Jon Barredo eta Asier Palacios Euskadi Irratiko Boulevard saioan aurkezteaz, bertan mendirako grinak gailu baten garapenean nola elkartu zituela azaldu zutelarik. Gailu hau garapenaren azken fasean dago eta elur-jausietako eta lurperatutako pertsonak bizirik ateratzeko gai da, baita mendian galdutako pertsonak erreskatatzea ere, bere ahalmena hemen gaur egun dauden gailuak baino 16 aldiz handiagoa delarik.
Elurren helburua erreskate-gailuarekin lanean jarraitzea da, lehenengo fasean merkatu profesionalean merkaturatuko delarik eta, azkenik, merkatu masibora iritsiko delarik.
K2-aren moduko muturreko baldintzetan erreskate-talde profesionalek egindako probak gainditzen ari den gailua, bere ezaugarriek gaur egun dauden gailuekin alderatuta lehiarako abantaila osatzen dutelarik, mendiko bi erreskate-motetan,elur-jausiak eta distantzia luzea lan egiteko gai baita.