Teknologia berrien gorakadarekin, inbertsio eta finantzaketa modu berriak zabaldu dira. Gaur egun, nabarmenetako bat crowdequity izenekoa da. Inbertsio kolektibo jardun gisa, crowdfunding-aren barruan dago, eta beste batzuekin, crowdlending-arekin, adibidez, lerrokatzen da.
Ondoren, zertan datzan, ze abantaila dituen eta antzeko beste jardun batzuekin zerk bereizten duen azalduko dizugu.
Crowdequity-aren definizio bat
Start-up edo ETE batek finantzaketa behar duenean, hainbat bide erabilita lor dezake. Crowdequity-a horietako bat da. Oraingo honetan, finantzaketa norbanako batura batek ematen du. Crowfunding-aren barietate horri nortasun propioa ematen diona finantzaketa horren baldintzak dira: norbanakoek inbertitutako kopurua ez da mailegua, partaidetza baten erosketa baizik.
Enpresa onuradunak aurrera egiteko edo ekimen jakin bat gauzatzeko erabiltzen du kapital berria. Irabaziak lortzen baditu, bertan inbertitu duten pertsonek ere lortuko dituzte.
Dena den, zergatik azaldu da crowdequity-a une honetan, hain zuzen ere, inbertsiorako eta finantzaketarako hain modu interesgarri gisa? Beste ezer baino lehen, teknologia berriek ematen dioten eraginkortasun handiarengatik. Inbertitzaileak eta sustatzaileak crowdfunding proiektuen bitartez jartzen dira harremanetan. Horrela, edozein enpresa ekimen norbanako kopuru mugagabera hel daiteke.
Crowdequity-aren abantaila espezifikoak
Jardunbide hau zabaldu izanaren beste arrazoietako bat eskaintzen dituen abantailak dira. Azpimarragarrienen artean hauek daude:
–Berme legalak. Baloreen Merkatuko Nazio Batzordeak gainbegiratutako crowdfunding enpresa da. Crowdfunding Bizkaiaren kasuan, beste babes bat ere badaukagu: Administrazio publiko batek zuzenean kudeatzen duen lehen plataforma da.
–Gardentasuna. Crowdfunding proiektuen plataformak aukerak eskaintzen dituzten enpresen proposamenak kalifikatzeaz arduratzen dira, inbertitzaileei eskaintzen dioten arrisku maila kontuan izanda, batez ere. Crowdfunding Bizkaian, azterketa ekonomiko zorrotza egiteko konpromisoa hartzen dugu.
–Inbertsioaren dibertsifikazioa eta itzulketaren azkartasuna. Crowdequity-aren onena, crowfunding plataforma batera joanez, inbertitzeko ehunka aukera izango dituzula da. Halaber, enpresa horietako batek kapital sarrera nabarmena jasotzen duenean, bere hazkundea esponentziala izan ohi da.
–Komisio txikia. Proiektu batek gura duen finantzaketa lortzen duenean, crowfunding enpresak horren ehuneko batekin geratzen dira. Crowdfunding Bizkaian lortutako finantzaketaren %1arekin baino ez gara geratzen.
Crowdequity-a, crowdlending-a eta crowdfunding-a: Ze alde dago?
Kontzeptu horiek zehazteko, esan dezakegu crowdequity-a eta crowdlending-a crowdfunding-aren modalitateak direla. Crowdfunding-a, enpresa proiektu batek finantzaketa kolektiboa lortzea da. Mikro-mezenasgo izenez ere ezagutzen da, ekarpenen zenbatekoa txikia izaten baita. Baina, inbertsioaren partaide kopuru handiak orekatzen du hori.
Crowdlending-a, finantzaketa, hilero, interesekin, itzultzen den mailegua da. Eta crowdequity-an, esan dugun bezala, finantzatutako proiektuaren mozkinetan partaidetza zuzena lortzen da.
Crowdequity finantziazio proiektuetako kasu arrakastatsuak
Asociación Española de FinTech e InsurTech (AEFI) delakoaren arabera, “crowdequity finantziazio proiektuen %67a arrakastaz ixten da, eta kasuen %63an helburu zen zenbatekoa gainditzen duten funtsak lortzen dira”. Crowdfunding Bizkaian modalitate honetan sinesten dugu, eta ondoren crowdequityaren bitartez finantziazioa lortu duten enpresen adibideak berrikusiko ditugu.
WATS #SportWithValues
Bizkaian errotutako start-up honek asmo handiko xedea ezarri du: kirol munduko indarkeria ezabatu heziketa eta baloreetan oinarritutako hezkuntzaren bidez integrazio, inklusio eta berdintasunerantz aurrera eginez.
Hori lortzeko, WATSek duela hilabete batzuk inbertsio-txanda arrakastatsua burutu zuen Crowdfunding Bizkaian. Hasierako helburua 50.000€takoa izan zen, baina proiektuak interes handia piztu zuen eta 61.680€ bildu zituen azkenean, %24a gehiago. Guztira, 70 bazkide berri batu ziren kontzientziazioa, heziketa eta gizartean eragin positiboa bilatzen duen proiektu honetara.
Gaur egun, WATS Mondragon Unibertsitateak emandako WATS EXPERT Kirol Berrikuntza Graduondoa garatzen ari da Julen Guerrero, Xabi Prieto edo Patricia Ramirez bezalako irakasleekin, beraien web orrialdean ezagutu ditzakezuen beste heziketa zerbitzu eta programa askoren artean.
Cebiotex
Cebiotex biomedikuntzan erabiltzeko ehundu gabeko nanozuntzen ekoizpenean aritzen den Bartzelonako enpresa bat da. Universitat Politècnica de Catalunyak garatutako teknologia erabiltzen du eta Hospital Sant Joan de Déu eta Parque Científico de Barcelonaren babesa du, besteak beste.
Hasiera batean, start-up hau ohiko finantziazioa aurkitzen saiatu zen, baina gaixotasun arraroak dituzten gaixoetan erabiltzera bideratutako proiektua izanik zailtasunak izan zituen. Crowdequitya finantziazio iturri posible bezala agertu zen orduan.
2016ko apirilean burututako lehenengo erronda batean, Cebiotexek 300.000 euro lortu zituen hamaika egunetan soilik. Proiektuan interesatutako pertsonen zenbatekoak beste 300.000 eurotako bigarren erronda bat jaulkitzera bultzatu zituen, hau ere arrakastaz gauzatu zelarik. Guztira, proiektuak 125 inbertitzaile batu zituen eta bere aurrerapena sendotu zuen.
Utopicus
Startup-etan inbertitzeak enpresa-proiektu gazteen aldeko apustua egiteagatiko arriskua dakar berekin, honen errentagarritasuna bere etorkizuneko garapenaren mende egongo delarik. Hala ere, crowdequity inbertsioak inbertitzaileentzako aukera handiak ere eskaintzen ditu.
Utopicus proiektua crowdequityaren estatu mailako lehenengo desinbertsio errentagarri eta osoa izan zen. 2017an, crowdequity inbertsio-txanda amaitu eta soilik hogei hilabetetara, Utopicus enpresa pribatu batek erosi zuen eta co-working eremuen proiektu honen aldeko apustua egin zuten 46 inbertitzaileek %81eko errentagarritasun ezohikoa lortu zuten.
Gainera, Colonial Utopicusen gizarte-eraginaren filosofia mantentzera konprometitu zen, honekin lortu baitzuen Utopicusek inbertitzaileen babesa. Gaur egun, Utopicusek Madril eta Bartzelonan hamabost co-working eremu kudeatzen ditu, ekintzaileei lanerako ingurune eskuragarri eta kolaboratiboak bilatzen lagunduz. Bestalde, ekonomia sortzailea eta kolaboratiboa bultzatzen du ekitaldi eta jarduera ezberdinen bitartez.
Une honetan Crowdfunding Bizkaian aktibo ditugun crowdfunding proiektuak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.