Elkarlaneko ekonomiari loturiko praktikek inbertitzeko modu berriak ekarri dituzte beraiekin. Aipagarrienetariko bat crowdfundingaren bidez finantzatutako proiektuak dira, bereziki crowdequity-aren bidez burututakoak.
Sari-crowdfundingean ez bezala, equity-ari esker inbertitzaileek enpresaren kapitalaren akzioak eskuratu ditzakete, eta ondorioz, inbertsioaren itzulkina lortu. Bere abantailarik nagusienak arriskuen murriztea, itzulkinaren arintasuna eta zenbateko txikiak inbertitzeko aukera dira.
Gaur egun Crowdfunding Bizkaia bezalako plataformak daude, crowdequity-an bakarrik espezializatuak. Gure kasuan, gainera, ehun soziala era onuragarrian bultzatzen duten berrikuntza sozialeko proiektuak sustatuz.
Nola aukeratu inbertitzeko proiektu kaudimendun bat
Proiektuak Crowdfunding plataformetan bertan erakutsi eta sustatu egiten dira, inbertsio-txandak irekiz. Plataforma hauek proiektuak aztertzeaz, arrakastatsuak izateko aukerak kontuan hartzeaz, publikoari aurkezteaz eta jarraipena egiteaz arduratzen dira.
Crowdfequity proiektuetan inbertitzeko orduan, beraz, bere kaudimena bi ikuspuntutik kontuan hartu daiteke. Lehenengoa, itzulkin ekonomikoaren aldetik. Bigarrena, eraldatzailea izateko gaitasunaren aldetik. Lehenengo alderdia aztertzeko, plataforman eskuratu daitekeen dokumentazio tekniko guztia era zorrotzean irakurri beharra dago. Bigarrena aztertzeko, proiektuaren komunikazio-kanpainan arreta jarri behar da, eta batez ere, lortzen ari den arrakastan eta interesean.
Zein zenbateko inbertitu behar dut nire finantzen arabera
Hasiera batean, zenbateko hau inbertizailearen beharren arabera eta duen profilaren arabera aukeratuko da. Baina crowdequity-ak bere berezitasunak dauzka.
Lehenik eta behin, proiektuetan inbertitzeko zenbateko handirik behar ez denez, zenbateko hori dibertsifikatu daiteke. Bigarrenik, inbertituko den kopurua proiektuak eskaintzen dituen itzulkin eta ehunekoaren arabera aztertu beharra dago. Inbertsioaren iraupenean ere arreta jarri behar da, epe horretan zenbateko hori behar izango den iragartzeko. Azkenik, inbertsioa burutu aurretik garrantzitsua da zerga-pizgarririk dagoen kontuan hartzea.
Crowdfunding Bizkaiako proiektu aipagarri batzuk
WATS
WATSen helburua zenbait heziketa-jardueren bidez kirol munduko bortxakeriarekin amaitzea da. Hiru hilabete baino gutxiagoko epean, bere inbertsio-txandak Crowdfunding Bizkaian hasierako helburua %24ean gainditzea lortu zuen. Hemen irakurri daiteke proiektuari buruzko informazio guztia.
Axalko
Axalkok material ekologikoekin fabrikatutako bizikleta pertsonalizatuak sortzen ditu. Nahiz eta bere inbertsio-txandak Crowdfunding Bizkaian ez zuen hasierako helburua lortzerik izan, komunikabideetan eskuratutako arrakastari esker bai estatu bai mundu-mailan ezagun bilakatzea lortu dute, inbertitzaile garrantzitsuekin harremanetan jarriz.
Ekohunters
Ekohunters ekodiseinuari loturiko produktu sorta merkaturatzen duen e-commerce-a da. Laster bere inbertsio txandak hasiera emango du. Hemen eskuragarri dago proiektuari buruzko informazio guztia.