Azken egunak WATS #SportWithValues taldeko kide izateko!

Azken egunak WATS #SportWithValues taldeko kide izateko!

WATS #SportWithValues-ek Crowdfunding Bizkaian aurrera daraman inbertsio erronda azken txanpan sartu da. Egun batzuk baino ez dira falta munduko talde handieneko kide izan zaitezen eta kirolaren benetako balioak berreskuratzen lagundu dezazun.

WATS, kiroleko indarkeriaren lakrari amaiera emateko helburu garrantzitsuarekin eratutako start-up-a da. Horretarako, bere espezialista taldea kiroleko oso pertsona garrantzitsuek osatzen dute, Vicente del Bosquek, Julen Guerrerok, Xabi Prietok, Patricia Ramírezek edo Jero Garcíak, besteak beste. WATSen hezkuntzaren eta balioen indarra erabiltzen da, kirol inklusiboaren, integratzailearen eta igualitarioaren alde lan egiteko.

Kiroleko indarkeriak oso datu larriak ematen ditu gaur egun:

  • 3 umetik batek bullying-a jasaten du kirol esparruan
  • Kirolarien %75ek indarkeria jasan du kirolean
  • Kirolarien %40 indarkeria psikologikoaren biktima da
  • Kirolarien %10ek sexu gehiegikeriak jasan ditu
  • Kirolarien %10 indarkeria fisikoaren biktima da

30€-rengatik bakarrik WATS taldeko bazkide egin zaitezke eta desberdintasun horiei amaiera ematen lagundu.

Kontzientziazioaren, Prestakuntzaren eta Eragin positiboaren bitartez, kirol osasungarriaz eta indarkeriarik gabeaz goza daiteke, adin goiztiarretan jardunez, adin horietan entrenatzaileen eragina handiagoa baita.

Horrelako asmo handiko helburua lortzeko antolatzen dira WATS Summit izenekoak, herritar guztiei zuzendutako ekitaldiak, eta zenbait prestakuntza programa  gauzatzen dira, WATS metodologia jarraituz, kirol ekosistema osora zuzenduta: gurasoak, ikastetxeak, kirol taldeak, entrenatzaileak, kudeatzaileak eta zuzendaritza taldeetako kideak:

  • WATS EXPERT: Kiroleko profesionalei zuzendutako Kirol Berrikuntzako Executive Graduostekoa
  • WATS COACH ACADEMY: beren taldeak balioak dituen kirol batean prestatzeko eta hezteko tresnen eta dinamiken bitartez entrenatzaileen gaikuntza bilatzen duen prestakuntza programa
  • WATS BOOTCAMP: kiroletik indarkeria desagerraraztea lortuko duten soluzio errealak mahai gainean jartzea bilatzen duen prestakuntza intentsiboa

WATSek aurrera eramandako beste ekimen bat, kiroletik indarkeria desagerrarazteko lehenengo telefono zenbakia sortu izana da. Euskaltelen eskutik, 688 955 099 telefono zenbakia sortu da, kirolean eman daitezkeen indarkeria fisikoa eta psikologikoa, sexu gehiegikeriak, arrazakeria egoerak, berdinen arteko jazarpena, egoera matxistak eta LGTBI-fobia desagerrarazten laguntzeko.

Ezagutu itzazu WATSen orainaldirako eta etorkizunerako planak  eta anima zaitez indarkeriarik gabeko kiroleko kide izaten.

Zeren zain zaude WATS taldeko kide izateko? Sartu bere inbertsio errondara hemen, oraindik garaiz zaude!

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.