Arranca la ronda de inversión de Axalko. Ride Authentic.

Axalkoren finantziazio erronda abian da. Ride Authentic.

Lead the Change. Ride Authentic. Horrela aurkezten du bere burua Axalkok, Bizkaian errotuta dagoen eta guztiz pertsonalizatutako bizikletak egiten dituen enpresa, bizikletak neurrira eginez eta bere egurrezko koadro teknikoa funtsezko alderdi bereizgarria delarik.

Bizikleta paregabeak eraiki eta autoadierazpenerako, iraunkortasunerako eta eraldaketa sozialerako tresna bihurtzeko helburuarekin, Axalkok Ekainaren 3an inbertsio erronda bat hasiko du Crowdfunding Bizkaian.

150.000 €-tako inbertsioa lortzea da erronda honen helburua, proiektuan inbertitzeko interesa duten pertsonei abantaila handiak eskainiz.  Inbertsio erronda honetan inbertitzeak enpresaren partaidetza bat erostea suposatzen du, inbertsioagatik zerga pizgarriak jasotzeko aukera eskainiz, bai pertsona fisiko zein pertsona juridikoentzat, inbertitzailea zergadun den lurraldearen arabera. Hemen ezagutu ditzakezu ekintzailetza eta berrikuntza inbertsioetarako zerga pizgarri guztiak.

Axalko-ren inbertsio errondak bere negozioa dimentsionatzea ahalbideratuko dio enpresari, baita markaren estrategian bildutako merkaturatze planei esker hazten doan eskaria kudeatzea ere.

Bestalde, Axalko proiektua Euskal Herriko bilakaera sozialari lotuta dago. Izan ere, Axalko Urbegi Taldearekin elkarlanean ari da hiri-mugikortasun jasangarriko proiektuen garapenean, kolektibo zaurgarrientzako lanpostuak sortuko dituen proiektu soziala izanik.

Axalko, basoko espiritu babeslea

Azeri txiki batean irudikatuta, Axalko Euskal Herriko basoetako arima babeslea da. Teknologia eta arima fusionatzen dituzten bizikleta batzuk hezurmamitzen dituen bihotza da. Bere fabrikazio prozesuan ezaugarri altuko teknika eta teknologia esklusibo eta patentatua erabiltzen da, egurrezko xafla meheak, zuntz begetalezko ehunak eta erretxina nahasten dituen composite material %100 naturala lortuz.

Axalko bizikleten pertsonalizazioaren adierazgarri koadro bakoitzaren lanketarako erabiltzailearen pisua eta altuera kontuan hartzen direla da, emango dion erabilera eta egingo dituen bideekin batera. Informazio honekin koadroak jasan beharko dituen indarrak aztertzen dira eta, teknologia berritzaileena eta artisau-lana bateratzen dituen fabrikazio baten bitartez, 7 kilo gainditzen ez dituen guztiz pertsonalizaturiko bizikleta bat lortzen da.

Bizikletarena bezalako merkatu hain atomizatu batean, non modelo ugari dauden eta urtean 20 milioi produktu baino gehiago merkaturatzen diren, merkatu-kuota txiki bat negozio aukera handia da. Axalko bizikletek bezeroei produktu berria eta erakargarria eskaintzen diete, guztiz pertsonalizaturik eta neurrira fabrikatua, eta gainera material natural birziklagarriena, berriztagarriena eta biodegradagarriena erabiliz, hau da, egurra. Emaitza produktu paregabea da.

Axalko proiektuaren partaide izan nahi baduzu, begiratu bere errondaren xehetasun guztiak hemen.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.