Axalko, teknologia eta arima fusionatzen dituzten bizikletak

Axalko, teknologia eta arima fusionatzen dituzten bizikletak

Laster finantzaketa erronda irekiko duen proiektu berri bat aurkituko duzu Crowdfunding Bizkaian. Axalko deitzen da,bizikleta autoadierazpenerako, iraunkortasunerako eta eraldaketa sozialerako tresna izan dadin lan egiten duen Bizkaian errotutako enpresa.

Axalkoren jarduera neurrira eta guztiz pertsonalizaturik fabrikatutako bizikleta berritzaileen komertzializazioan oinarritzen da, goi-mailako teknologiako egur teknikoa erabiliz.

Teknologia esklusibo eta patentatua (ES 2 350 552 B1) erabiliz Axalko bizikleten koadroak composite material %100 naturalean sortuak daude, egurrezko xafla meheak, zuntz begetalezko ehunak eta erretxina nahastuz. Hiri- eta kirol-erabilerarako pentsatutako goi mailako bizikletak, bere bezeroen eskarira egokitzen direlarik.

Baina Axalko-ren helburua bizikletak eta neurrira egindako gehigarriak fabrikatzetik haratago doa. Marka bezala erabiltzaileek hobekien baloratutakoena bezala posizionatzeko jomuga du eta bizikleta berdingabeak eraikitzeko apustua egin du, egurrari eta marial naturalei ahal denik eta probetxu handiena ateraz. Eta lurraldearen garrantzi handiarekin, kuadroko inskripzioak esaten duen bezala: Made in the Basque Forest (euskal basoan fabrikatua).

Gero eta jende gehiagok erabiltzen du bizikleta bere ohiko garraiobide bezala, hori dela eta Axalko-k neurrira egindako proiektu paregabea eskaintzeko apustua egin du, erdi-artisau eran fabrikatua, baina teknologia berritzaileena ere aplikatuz eta kalitate estandar zorrotzenak betez. Emaitza inor axolagabe uzten ez duen produktua da.

Euskal diseinua eta egurrezko arima duten bizikletak

Axalko bizikleten sorkuntza, diseinua eta fabrikazioa Txirbil kooperatibak burutu du Gipuzkoan. Jakintzagai ezberdinetako profesionalen lankidetzaren bitartez zurgintzaren jarduera tradizionala beraien zaletasun handienera berbideratu dute: bizikletaren mundua.

Egurraren ezaugarriei esker material gogorra, arina, bibrazioak xurgatzeko gaitasun handia duena eta, nola ez, ezaugarri estetiko paregabeak dituena lortzen da.

Bere aldetik, koadro bakoitzaren ergonomiak erabiltzailearen alderdi espezifikoak hartzen ditu kontuan, bere pisua eta altura, egingo dituen bide motak eta emango dion erabilera. Pertsonalizazio honek koadroak jasango dituen indarren azterketa trinkoa behar du. Emaitza 7 kilo baino gutxiagoko bizikleta da.

Jasangarritasuna Axalko-k proposatutako diseinuen beste alderdi garrantzitsu bat da, egurra birziklagarria, berriztagarria eta biodegradagarriena den material naturala baita. Honi toxikoa ez den materiala dela gehitu behar zaio, eta bere transformazioan ez da energia-kontsumo handirik behar, ezta CO2-rik ere igortzen.

Merkatuaren eskaria zein izango den eta honen hazkunde azkar bati aurre egin ahal izango zaion jakiteko negozio bat dimentsionatzea zaila izaten da, hori dela eta Axalko-k egun gutxiren buruan finantziazio erronda bat irekiko du Crowdfunding Bizkaian, finantziazio honekin negozioa handitzeko helburua bete ahal izateko eta eskariaren hazkundea kudeatu ahal izateko.

Informazio gehiago nahi baduzu begiratu hemen bere finantziazio erronda.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.