Osteophoenixen inbertsio-txanda Crowdfunding Bizkaian hasi berri da. Dagoeneko, bukaerara arte hilabete bat baino gutxiago falta denean, proiektuak 15.000 € lortu ditu, hau da, ezarritako helburuaren %30a AEBko merkatura organoak eta ehunak birsortzeko bere sistema aitzindariak saltzen hasi ahal izateko.
Hezurren eta ehunen birsorkuntza posible egiteko lan egiten duen Bizkaiko bioteknologia-enpresa honek FDA ziurtagiria lortzea du helburu, horrela merkatu amerikarrean sartu ahal izateko. Espainiako merkatuak baino erosketa-ahalmen handiagoa duen merkatua hain zuzen ere (50 aldiz gehiago), horretarako 50.000 euroko inbertsio-txanda zabaldu delarik.
FDA ziurtagiriak laborategiko probetarako langile espezializatuak kontratatzeko inbertsio bat egiteko aukera emango dio Osteophoenixi. Inbertsio-txanda honek, merkatu amerikarrean sartu ahal izateko ziurtagiria lortzea baimenduko du, AEBko enpresa batekin jada merkaturatze-hitzarmen esklusiboa dutelarik.
BERE HISTORIA
2012an sortu zen Osteophoenix Mauricio Lizarazoren eskutik. Enpresa aitzindaria, organoak eta ehunak birsortzeko sistema eta prozedura berriak garatzeko helburuarekin sortua, puntako teknologia aplikatuz eta irtenbide horien erabilera unibertsala eta masiboa sustatuz.
Europan, 2014an lortu zuten osasun-produktuak neurrira fabrikatzeko lizentzia (titaniozko egiturak) eta produktuak neurrira fabrikatzeko lizentzia (altzairua, kromoa, kobaltoa, etab.) 2015ean.
AEBetan 10.000 biztanle bakoitzeko ezarritako inplanteen kopurua Europako merkatu handienaren (Alemania) erdia baino ez denez, hazkunde-potentzial handia erakusten duen merkatua izanik, Osteophoenixek merkatu amerikarrean sartzeko apustua egin du. Horregatik, 2017an, bere patentea Espainian erregistratzeaz gain, AEBetarako eskubideak saldu zituzten eta FDA ziurtagiria eskuratzeko prozesuari ekin zioten.
2018an, Osteophoenixen lanak, bere gaitasuna eta fidagarritasuna erakutsiz, 2016ko ISO 13485 kalitate-ziurtagiria eta 2015eko 9001 ziurtagiria lortu zituen. Handik gutxira, 2019an, bere produktuak saltzeko Europako Adostasun-Marka (CE marka) lortzeko prozesuarekin hasi ziren; serieko foila eta torlojua, 2020an ziurtagiri hori lortu zutelarik.
Merkatua zabaltzeko eta FDAren ziurtagiria lortzeko prozesua azkartzeko asmoz, aurten ekin diote lehen inbertsio-txandari Crowdfunding Bizkaiarekin elkarlanean, neurrirako produkturako (Barrera eta Foil) FDAren 510(k) prozedurarekin ere hasi direlarik, urte honen eta hurrengoaren bitartean lortzeko helburuarekin.
2021ean, Osteophoenixek FDAren beste 510(k) prozedura bati ekingo dio, oraingoan, serieko produktuetara bideratuta egongo delarik (serieko Foila eta torlojuak), eta, AEBn hazteko FDA ziurtagiria lortu ondoren, bigarren inbertsio-txanda bati ekingo diote herrialdean hazteko.
NOLA INBERTITU DEZAKEZU OSTEOPHOENIXEN?
Osteophoenixen inbertsio-txandan parte hartzea erreza da. Bai pertsona fisikoa bai juridikoa bazara, gure plataformaren bidez ekarpen ekonomiko bat egin dezakezu 50.000€-tako helburua lortzen lagunduz.
Inbertsio-txanda hau funtsezkoa da Osteophoenixen etorkizuna nahi den epean zehazteko eta FDAren ziurtagiria lortzeko prozesua azkartzeko Estatu Batuetako merkatuan hazi ahal izateko.
Inplante bidezko hortz-ordezkapena garatutako merkatu guztietan tratamendu onartu eta ondo ezarria bihurtu den arren, munduan aktibo dauden 1,2 milioi dentistetatik %15-20 baino ez dira kirurgikoki aktiboak.
Ez galdu aukera hau eta parte hartu Osteophoenixen inbertsio-txandan, proiektu berritzailea, sendotua eta osasunean oinarritua.