Fintech-en goraldia

Fintech-en goraldia

Fintech-en sektorean sartzen dira normalean startup-ak izaten diren enpresak, finantzen esparruan egiten diren prozesuak hobetzeko tresnak garatzen dituztenak eta horretarako teknologia berriak erabiltzen dituztenak. Hau da, Financial Technology-ek teknologia berriak aprobetxatzen dituzte finantza-jardueren prozesuak, produktuak edo negozio-ereduak hobetzeko.

Finantza-industriaren arlo berri hau Europako Parlamentua ari da bultzatzen, eta, Finantza Digitalizazioaren Behatokiaren datuen arabera, Estatuan 300 startup baino gehiago daude Fintech ingurunearekin lotuta, 3.500 langile baino gehiago eta 100 milioi baino gehiagoko fakturazioa dituztenak. Eta, aurreikuspenen arabera, kopuru horiek guztiak handitu egingo dira etorkizunean.

Fintech motak

Biltzen dituen finantza-sektoreen arabera, Fintech mota ezberdinak daude:

Ordainketa elektronikoen fintech-ak

Garatzen dituzten tresnek aukera ematen dute Internet bidez erosteko eta transakzioak osatzeko, fisikoki egin beharrik gabe, edo mugikorretik ordaintzeko, txartela erabili beharrik gabe.

Kreditu eta maileguen fintech-ak

Fintech-en mota honetako erakundeek kreditu-linea bat edo mailegu bat online kontratatzeko aukera eskaintzen dute, topaketa fisiko baten bidez dokumenturik sinatu beharrik gabe.

Kriptomonedetako fintech-ak

Gero eta gehiago dira merkatuan dauden txanpon digitalak edo kriptomonedak, eta Fintech-ek horiek ugaritzen lagundu dute. Txanpon hauek ez dute presentzia fisikorik, eta Internet bidez bakarrik erabil daitezke, finantza-merkatuko disrupzioaren adibide egokia izanik.

Finantza-kontrol pertsonaleko fintech-ak

Aplikazio hauen ezaugarri nagusia aurrekontuak eta aurrezki-poltsak egiten laguntzeko gaitasuna da, edo baita online maileguak lortzeko gaitasuna ere. Horretarako, pertsona baten banku-kontuak lotzen dituzte, nahiz eta erakunde desberdinetakoak izan, eta finantza-gastuak kontrolatzen laguntzen dute.

Inbertsioen fintech-ak

Kasu honetan, garatutako tresnei esker, inbertsioak egin daitezke arlo horretan ezagutza handirik izan gabe, eta inbertitzaileak harremanetan jartzen dira finantza-plataformekin.

Fintech-en ondorioak finantza-kudeaketan

Nahiz eta Fintech mota desberdinak egon, guztiek dute gauza komun bat: teknologia berriak erabiltzea eta finantzak demokratizatzea, eskuragarriago eta berehalakoago bihurtuz eta erabiltzaileari denbora aurrezteko aukera emanez. Gainera, Fintech-en gorakadari esker, hobekuntzak ezarri dira banku tradizionaletan, hala nola berauen prozesuen digitalizazioan.

Fintech-ek onura asko ekarri dituzte finantza-kudeaketan, hala nola, merkatu berriak irekitzea, finantziazio-iturri berriak, plataforma digitalen bidezko ordainketa, ez-ordaintzeak kudeatzea edo banku digitalerako sarbidea, bankura joan edo ohiko libreta erabili beharrik gabe.

Fintech-en goraldiaren erakusgarri da Fazil-en kasua. Belaunaldi berrientzat sortutako neobankoa da Fazil, eta denbora errekorrean amaitu du finantziazio-erronda Crowdfunding Bizkaian. Diru-kontu eta txartel birtual batekin, komisiorik eta baldintzarik gabe, eguneroko gastuak mugikorrarekin ordaintzeko aukera ematen du, eta, gastatutako euro bakoitzeko, zuhaitz bat landatzen edo itsasotik eta hondartzetatik kilo bat plastiko jasotzen laguntzen da.

Crowdfunding Bizkaian gure lurraldeko berrikuntzaz eta talentuaz arduratzen gara. Gehiago jakin nahi baduzu, ezagutu honi buruzko azken berriak gure blogean.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.