Crowdfunding Bizkaian Begirada Desberdinekin bideoen bidez enpresa-ekosistemako zenbait pertsona ezagutzen jarraitzen dugu. Oraingo honetan Nagore Ardanza gonbidatu dugu, Crecer+ inbertitzaile sareko koordinatzailea, Crecer+ Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ekimena izanik.
Nagorerentzat crowdfundinga “ekintzaileek bere proiektuetan inbertitzeko interesa duten pertsonak topatu dezaketen tokia edo plataforma” da. Alde horretatik, errentagarritasuna beti izan behar dela helburua azaltzen du, nahiz eta inbertitzeko arrazoi bakarra ez izan.
Nagorek ekintzaileek bere proiektuetan interesa duten inbertitzaileak aurkitzearen garrantzia ere azpimarratzen du. Finantzaketaz gain honek, ideia berritzaile batzuen sinesgarritasunaren areagotzea suposatzen du, bere sortzaileentzat oso garrantzitsua den faktorea izanik.
Bere Euskal Herriko inbertsio eta lehiakortasun sektoreetako ezagutza kontuan izanik, Nagore Ardanzak bi erronka bota dizkio Crowdfunding Bizkaiari.
Lehenengoa, azaltzen digunez, hurrengo honetan datza “plataforma hau jakitera eman, edozein bizkaitar ezagutu dezan lortzeko eta proiektu hauek babesten parte hartu dezakela jakin dezan”. Zerbaitegatik, Crowdfunding Bizkaia bezalako plataforma baten garrantzia lurralderako ezaugarri bereizgarria eta aipagarria da, plataformari esker Bizkaian edo Euskal Herrian sortutako proiektu berritzaileak bertan kokaturik jarraitu ahal izango dutelako.
Bere aldetik, bigarren erronkak proiektuen etorkizunarekin dauka zerikusia. Nagorek azaltzen du behar den finantziazioa eskuratzeko lan egiteaz gain, plataforman sortutako enpresa-ideiak garatu ahal izateko eta denboran zehar iraunkorrak izateko erronka ere badutela. Izan ere, bere ikuspuntua ekintzaileenganako babesa inbertsioa bilatzetik haratago doa, mentoring zerbitzua eskainiz eta proiektuak baliabidez hornituz enpresa bezala kontsolidatu ahal izateko.