FisioCampusen inbertsio-txanda aurrera doa. Ez geratu kanpoan!

FisioCampusen inbertsio-txanda aurrera doa. Ez geratu kanpoan!

FisioCampusen inbertsio-txanda aurrera doa pixkanaka, eta 100.000 €-ko helburua lortzeko gero eta gutxiago falta zaio. Fisioterapian espezializatutako trebakuntza-plataforma honetan parte hartu nahi baduzu, ez galdu proiektu honetan inbertitzeko aukera.

541 €-ko gutxieneko inbertsioarekin FisioCampuseko kide izan zaitezke eta nazioartekotze-prozesuan lagundu, Mexiko, Txile eta Kolonbia bezalako herrialdetan haziz. Horretarako, “Interactive Live Learning”-ean oinarritutako plataforma garatu dute, erabiltzaileei kasu kliniko errealak zuzenean jarraitzeko aukera ematen diena.

Azken aurrerapen teknologikoak

Prestakuntzaren mundua orain arte ezagutzen genuen bezala iraultzeko, FisioCampus-ek azken aurrerapen teknologikoak erabiltzen ditu kalitate goreneko edukiak eta oso arina den ikaskuntza-esperientzia eskaintzeko. Edtech eta healthtech kontzeptuak bateratuz, irakaskuntza errazten duen metodo bat sortzen da, hezkuntza pertsonalizatua eskaintzen duena eta osasun-arazoei irtenbidea ematen diena.

650 milioi pertsona desgaitasunen batekin bizi dira, eta munduko erdiek ez dute oinarrizko osasun-zerbitzurik. FisioCampus-ek osasun-profesionalei teknika eta ebidentzia berriagoak eguneratzen lagundu nahi die. Eta modu guztiz berritzailean egiten du, prestakuntza presentzialaren metodologia tradizionala aldatuz. Honek munduko edozein tokitatik ikastaroetan parte hartzeko aukera ematen du eta profesionalen denbora faltaren arazoa konpontzen du.

Ez galdu FisioCampus-en inbertitzeko aukera

Teknologia erabiltzeak, osasun-arazoei irtenbidea emateaz gain, FisioCampusi ikasleen desiorik handienetako bat konpontzeko aukera ematen dio, hau da, iritzia ematea eta prestakuntzan zehar sortzen zaizkien kontsultak egitea, zuzeneko elkarreraginei esker. Abantaila hauek, on line kongresuak (FYD, COFIP eta COFIM, besteak beste) arrakastaz antolatzeaz gain, FisioCampus kalitatezko on line prestakuntzaren erreferentzia bihurtzen dute.

Oraindik garaiz zaude FisioCampuseko inbertsio-txandan eta trebakuntza-prozesuetako aldaketa horietan parte hartzeko. 541 €-ko gutxieneko inbertsioarekin, proiektuaren hazkunde- eta nazioartekotze-prozesuan lagunduko duzu, eta arrakasta partekatu ahal izango duzu urte gutxitan inbertitutako dirua biderkatuz.

Sartu hemen FisioCampuseko inbertsio-txandan, eta inbertitu fisioterapian espezializatutako trebakuntza berritzaile batean.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.