Enpresa-proiektu bat abiatu edo garatzen jarraitzeko ezinbestekoa da beharrezko finantziazioa izatea. Hala ere, banku-finantziaziora jotzea aukeretako bat soilik dela jakin behar duzu. Duela urte batzuetatik finantziazio alternatiboa esponentzialki hazi baita, bai nazio mailan zein Europa mailan.
Enpresa mota guztietara zabalik dagoen jardunbidea izan arren, finantziazio alternatiboa batez ere startup-ek eta ETE-ek beraien jarduera hasi edo hobetzeko aukera ezin hobea da. Jarraian bere funtzionamendua eta berarekin daramatzan suposizio espezifikoak zehatz-mehatz azalduko ditugu.
Zer da finantziazio alternatiboa eta nola funtzionatzen du?
Finantziazio bide alternatibo asko existitzen dira. Nabarmenen artean ondorengoak azpimarratu daitezke:
- ICO Ildoak (Instituto de Crédito Oficial).
- Elkar Bermatzeko Sozietateak.
- Factoring-a.
- Business Angel edo inbertitzaile pribatuak.
Bide hauetako bakoitzak bere funtzionamendu propioa du eta enpresa edo proiektuaren baldintza eta eremuaren arabera bata edo bestea egokiagoa izango da.
Beste alde batetik, dudarik gabe ospe handiagoa duen eta ezaugarri eraginkorragoak eskaintzen dituen finantziazio bide alternatiboa crowdfunding-arena da. Crowdfunding-ak gurea bezalako plataforma digital baten bitartez partikularren kopuru handi batek enpresa-proiektu edo ekimen bat finantzatzeko inbertsioak egitean datza.
Eredu hau jarraituz, enpresa onuradunak finantzaketaren truke ordainsari bat eskaini dezake. Ordainsari hau inbertsioaren zenbatekoaren gaineko interes bat bada crowdlenting-a da; zuzenean enpresan partaidetza bat eskuratzen bada crowdequity-ari buruz ari gara. Crowdfunding Bizkaia crowdequity plataforma bat da.
ETE-entzako finantzazio alternatiboa
Gaur egun, ETE-en finantzazio alternatibo mota ezagunenetarikoa invoice discounting izenekoa da. Mota ezberdinak dituen arren, factoring izenekoa da garrantzitsuena. Factoring-a fakturen salmenten bidez finantzatzean oinarritzen da, beste enpresei emanez. Enpresa hauek beste modu batez kobratzeko denbora asko behar den dirua aurretik jartzen dute, komisio baten truke.
ICO maileguen ildoei dagokionez , ildo hauen artean SGR bermea edo SAECA daude, finantziatua izateko baldintzak baliabide desberdinekin hobetzean adituak direlarik, entitateen arteko abalen prestazio gisa.
Eta beste mota batzuetako enpresentzat?
Startup bat bada startup-en inkubagailu deritzotenengana jo daiteke, mota ezberdinetako entitateak beraien xedeen artean garapen fasean dauden proiektu hauen hazkundearen alde egitea dagoelarik.
Gainera, kontuan izan behar da crowdfunding-ak mota guztietako enpresentzako aukera zabalak eskaintzen dituela. Batez ere baldintza jakin batzuk betetzen dituztenean inbertitzaileek (persona fisikoak edo pertsona juridikoak) zerga pizgarriak jaso ditzaten. Crowdfunding Bizkaia-ren kasuan enpresa berritzaileetan, ETE-etan, mikroenpresetan, berriki sortutako enpresetan edo enpresa sortu berrietan eta hazkunde-aukera handia duten enpresetan ibertitzean gertatzen da.
Une honetan Crowdfunding Bizkaian aktibo ditugun crowdfunding proiektuak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.