Crowdfunding motak eta beraien arteko desbertintasunak

Crowdfunding motak eta beraien arteko desbertintasunak

Proiektu berritzaileak gauzatzeko tresna ezin hobea da crowdfundinga elkarlaneko finantzaketarako. Crowdfundingaren jatorria eta hedapena finantziazioa behar duten sortzaileen eta mozkin baten truke ekarpena egiteko prest dauden erabiltzaileen arteko harremanaren erraztasunean datza.

Elkarlaneko ekonomia mota honek sektore guztietan iraultza bat sortu du. Izan ere, crowdfundingaren arrakasta proiektu mota desberdinen finantzaketan oinarritzen da, bai enpresa-proiektuak, bai proiektu berritzaileak edo sozialak, hiru mota aipatzearren.

Crowdfundingean hiru mota bereizi ditzakegu bere helburuen eta inbertitzaileei eskainitako ordainsariaren arabera.

 

Sari-crowdfundinga

Lehen mikromezenasgo mota izanik, sari-crowdfundingean egindako ekarpenaren truke produktu edo zerbitzu bat eskaintzen da.

Sari-crowdfundingaren arrakasta zerbait interesgarria, erabilgarria, desberdina edo mezenasentzako deigarria den zerbait eskaintzean datza. Normalean ordainsariak proiektuaren helburuarekin bat egiten du, baina bai esklusiboa bai inbertitzaileentzako onuragarria izan behar du.

 

Crowdequitya, Crowdfunding Bizkaiaren jarduera

Crowdequitya proiektu bat finantzatzeko kapitala lortzeko helburua duen crowdfunding mota da, maileguen ordez hedapenerako kapitalaren bidez egiten dena. Horrela, eskuratutako diruak proiektu bat hasi edo garatzeko balio du.

Crowdfunding Bizkaia administrazio publiko baten lehen crowdequity plataforma da, Bizkaiko Foru Aldundia hain zuzen ere. Honek plataformari zenbait abantaila eskaintzen dizkio:

  • Finantzaketaren kostua: Crowdfunding Bizkaiak kobratzen duen komisioa burututako proiektuek lortutako inbertsioaren %1a da bakarrik.
  • Arauketa legala: crowdfundinga arautzen duten legeek finantzaketa mota hau babesten dute.
  • CNMVaren bermea: crowdequity plataformak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen mendean daude, eta Crowdfunding Bizkaiaren kasuan European Crowdfunding Networken kide izatearen bermea ere badago.
  • Abantaila fiskalak: Gida Fiskalean dauden baldintzak betetzen dituzten proiektuek inbertitzaileei abantaila desberdinez gozatzeko aukera ematen die.

Crowequityaren arrakastaren eredu bat Crowdunfing Bizkaian kudeatutako WATS proiektua da. Bere helburu nagusia hezkuntza-ekintzen bidez kirol-munduko bortxakeriarekin amaitzea da. Hiru hilabete baino gutxiagoko inbertsio-txanda baten ostean, bere finantzaketa-helburua %24an gainditzea lortu zuen.

 

Crowdlendinga, crowdfundingean oinarritutako maileguak

Mundu mailan, crowdlendinga azkar hazi da azken urteetan. Crowdunding mota honekin, enpresek kreditu-iturriak dibertsifikatzea lortzen duen finantzaketaz gauzatzeko aukera dute.

Crowdlendingarekin mailegu-hartzaileak diren proiektuek finantzaketa lortzen dute, eta mailegatutako kapitalaren arabera, mailegu-emaileek interes edo errentagarritasun zehatza eskuratzen dute. Honela finantza-jardueren demokratizazioa lortzen da, sustatzaileek kreditua lortzeko beste aukera bat dute eta partikularrek bere dirua proiektu berritzaileetan inbertitu dezakete maileguen bidez.

 

Garatu nahi duzun idea berritzaile horretarako finantziazioa behar baduzu, ezagutu Crowdfunding Bizkaia eta bidali iezaguzu zure proiektua.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.