Duela urtebete, balioak dituen kirola sustatzeko WATS proiektuak inbertsio-txanda bati ekin zion Crowdfunding Bizkaian. Inbertsio-txandaren arrakasta erabatekoa izan zen, hasieran zuten helburuaren %124a lortu zutelarik.
Erronda itxi ondoren, WATS #SportWithValues-eko arduradunek bazkide berri ugari elkartu zituzten beraien proiektuan. Orain, hamabi hilabete geroago, kirolean indarkeria errotik kentzeko balioetan oinarritutako hezkuntza zabaltzea helburu duen proiektu honek, etorkizunerako asmo handiko planak ditu. Duela gutxi, Antonio Pipaon WATSen sortzaileetariko batekin egin dugu berba, haien helburuei buruz gehiago jakiteko.
Aste hauetan urtebete igaro da zuen inbertsio-txanda Crowdfunding Bizkaian abian jarri zenetik. Nola laburtuko zenukete prozesu hura?
Aukera bikaina izan zen hura, hasiera-hasieratik intentsitate handiz bizi genuena. Prozesuan zehar, WATSentzat funtsezkoak izan ziren hainbat gertaera izan ziren: #SportWithValues WATS Summit ekitaldi-biraren 5. edizioa 450 pertsonarekin Euskalduna Jauregian, eta WATS Telefonoaren irteera Euskaltelekin elkarlanean. Etapa bizia, baina liluragarria eta beharrezkoa, hazten, aukerak zabaltzen eta enpresa gisa heltzen lagundu ziguna.
Zer finantziazio-helburu eta bazkide berri lortu zituen inbertsio-txandak?
Inbertsio-txandaren helburua 50.000 €-takoa zen, bazkide gehiago lortzeko eta WATSen hazkundean inbertitzeko, online prestakuntzako plataforma digitalizatuz. Azkenik, helburuaren %124ko lortu genuen, 61.950 € bilduz.
Bazkideei dagokienez, gure hasierako helburua ahalik eta pertsona gehien erakartzea zen, gutxieneko tiketaren bidez, interesa zuten pertsona guztiak talde handi batean sartzeko. Azkenean, hala izan zen, guztira 75 bazkide berri elkartuz.
Zer eginkizun dute gaur egun inbertsio-txandan parte hartu zuten inbertitzaileek?
Inbertitzaileen artean senideak, lagunak eta sortu zenetik proiektutik hurbil dauden pertsonak ditugu. Guztiek hilero jasotzen dute WATSen bilakaerari, berri interesgarriei, produktu berriak merkaturatzeari eta abarri buruzko informazioa.
Gainera, inbertitzaile horietako batzuekin etengabe gaude harremanetan, finantzetan, marketinean, estrategian eta abarretan adituak baitira, eta proiektuan aktiboki parte hartu nahi dutelako. Zorioneko sentitzen gara ikasteko eta hazteko aukera handia da eta.
Nolakoak izan dira inbertsio-txanda itxi ondorengo lehen hamabi hilabeteak?
Urte garrantzitsua izan da WATSentzat; sendotze- eta hazkunde-etapa bat izan da, lehenengo bi urtetan balioztatzen aritu ondoren. Azken urte honetan, 6 lagun sartu dira taldean, 1.500 lagunetik gorako ekitaldi-bira finkatu dugu, eta 400 entrenatzaile online eta 300 familia trebatu ditugu, horietako asko online ere bai.
Graduondoko programei dagokienez, 25 pertsonak urrian bere hirugarren edizioarekin hasiko den Kirol Berrikuntzako Graduondokoaren aldeko apustua egin dute, Kirol Enpresen Berrikuntza eta Kudeaketako Masterraren estreinaldiarekin batera.
Gainera, WATS komunitatea nabarmen hazi da. Hilero, 1.200 pertsonak baino gehiagok jasotzen dute informazioa gure newsletterraren bidez, eta izugarri handitu dugu sare sozialeko segimendua eta web-orrialdeko trafikoa. Gure zutabe propioa dugu El Correo, Deia eta Cantera Deportivan… Beraz, oraindik bide luzea egin behar badugu ere, oso pozik gaude aurten.
COVID-19ko pandemiak eragin duen osasun-larrialdiaren ondorioz, nola ari zarete konfinamendu-egoerari aurre egiten?
Aurtengo ibilbideak orain gauden lekura eraman gaitu, bizi behar dugun une zailari aurre egiteko prest. Egoerara egokitu gara, bai entrenatzaileentzako bai familientzako on line programak indartuz eta sendotuz.
Gurekin lan egiten duten udal batzuk konfinamendu-hilabete hauek aprobetxatzen ari dira familiei, entrenatzaileei eta monitoreei prestakuntza-programak eskaintzeko.
Duela gutxi egin zenuten lehen akziodunen batzarra bazkide berriekin. Zer balantze egiten duzue WATSetik eta zer feedback jaso duzue bazkideengandik?
Bai urteko balantzea bai bazkideen feedbacka oso onak izan dira. Lehen aipatu dudan moduan, urte garrantzitsua izan da non erronka berriei aurre egin diegun, beraz hazten jarraitu nahi dugu eragin positiboa sortuz eta gure xedearekin bat etorriz.
Ilusio handia egiten digu gure lehen batzarra egin izanak, beti gogoratuko dugun egun berezia izan zen, zalantzarik gabe. Urte osoan gertatutakoari buruz hausnartzeko, partekatzeko eta berba egiteko unea. Parte hartu ahal izan zuten guztiak oso gustura geratu ziren, ideia eta iradokizun interesgarriak aurkezteaz gain.
Zer jaso duzue Crowdfunding Bizkaian egindako inbertsio-txandatik, alderdi ekonomikotik haratago?
Kanal bat jarri digu inbertsioa lortzeko eta Crowdfunding Bizkaia osatzen duen taldearen laguntza izateko, uneoro babestuta egon eta hala jarraitzen dugularik.
Zein dira azken urtean WATSen bete dituzuen lorpen nagusiak?
Aurten lortutako guztia biltzen duten hiru lorpen handi nabarmenduko nituzke:
- Diziplina anitzeko talde handi bat sortzea, hainbat arlotako profesional handiek osatua.
- Negozio-lerroak finkatzea
- Digitalizazioa, on line prestakuntzara jauzi eginez.
WATSek dio kirolean balioetan hezi daitekeela entrenatzaileak prestatuz. Zer hezkuntza-programa dituzue martxan gaur egun?
Kirolaren arloko lau prestakuntza-programa ditugu: Masterra, Graduondokoa, Entrenatzaileentzako Prestakuntza eta Familia-eskola; horietako bakoitza gure gizartea osatzen duten espektroetako bati buruzkoa da. Gure helburua pertsona hobeak prestatzea da, eta bidezkoagoa, errespetuzkoagoa eta baliodun kirola lortzea.
Entrenatzaileentzako Prestakuntza
WATS Coach Academy programa kirol-entrenatzaileak trebatzera bideratuta dago, entrenatzaile horiek gure gazteenen arduradunak direlarik. Baliodun kirolerako prestatu eta kirol indarkeriaren prebentzioan gaitasuna ematen du.
Kirolean balioak eta indarkeriaren prebentzioa dituen unibertsitateko lehen prestakuntza da (2ECTS Mondragon Unibertsitatearekin), eta online plataforma baten bidez irakasten da formatu malguan, bideo eta ariketa praktikoekin. WATS World plataformaren bidez, entrenatzaile guztiak konektatuta daude eta ikaskuntzak, zalantzak eta erronkak partekatzen dituzte. 800 entrenatzaile baino gehiago trebatu dira, eta gaur egun 400 pertsona ditugu plataforman.
Familia-eskola
Familia-eskola uste sendo batekin sortu da: kirola pertsona gisa hobeto garatu daitekeen guneetako bat da, eta, horregatik, garrantzitsua da gurasoak indarkeria sortzen duten egoera eta gatazkei aurre egiteko gai izatea, espazio seguruak eraiki ahal izateko garrantzitsuenerako: giza garapena.
600 familia baino gehiago trebatu dira eta gaur egun online programa garatzen ari gara. Oso pozik gaude familien emaitzarekin eta feedbackarekin.
Kirol Berrikuntzako Graduondokoa
WATS Expert Kirol Berrikuntzako Graduondokoa kirol sektorea profesionalizatzeko eta errendimendu handiko kirol kudeaketan gaitasun espezializatua duten profesionalak sortzeko behar gero eta handiagoari erantzuteko sortu da.
WATS metodologian oinarritutako Executive Programa eta etengabeko prestakuntza espezializatua eskaintzeko sortua, ezagutza eta teoria berrienak emanez eta baliabide metodologikoak gehituz, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan irakatsia. Programak dagoeneko 2 edizio eta 25 parte-hartzaile ditu, urrian hirugarren edizioa hasiko delarik.
Berrikuntza eta Kirol-enpresaren Kudeaketako Masterra
Kirol-sektorea etengabe hazten ari da, lan-aukerak eta lanpostu berriak sortuz. Berrikuntza eta Kirol-enpresaren Kudeaketako Masterrak egungo eta etorkizuneko kirol sektorearen beharretara egokitua dagoen prestakuntza integrala eskaintzen du. Zure kirol-enpresa propioa sortu eta hainbat herrialdetara bidaiatzen ikasiko duzu.
Estatu mailako master berritzaile hau kirolaren zale diren gazteei zuzenduta dago eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan irakasten da, bere Bilboko Enpresa Zientzien Fakultatean.
Crowdfundingen egin zenuten inbertsio-txandan, bi urte barru zuen burua non ikusten zenuten galdetu genizuen. Aldatu al dira itxaropen horiek?
WATSen xedea berbera da, eta horrela jarraituko du. Orduan esandakoari eusten diogu (7.000 entrenatzaile baino gehiago prestatzea, 160.000 kirolari gazterengan eragin positiboa izanik), familiei eta sektoreko profesionalei prestakuntza gehituz, Masterraren eta Graduondokoaren bidez. Gainera, pertsona askori lagundu ahal izan diegu Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Telefonoari esker.
WATS proiektua urtebete baino gehiago ezagutzera ematen ibili ondoren, zer iritzi duzue Bizkaiko ekosistema ekintzaileari buruz?
Harrotasun handia da ekosistema honen parte izatea. BBFn dugu bulegoa, Bilboko ekintzailetzaren guneetako batean eta egunero sentitzen gara ekosistemaren parte. Proiektu zirraragarriak sortzen ari dira, horietako asko Bizkaian balio handia ematen duten xede sozialekoak. Zalantzarik gabe, ekosistema honek hazten jarraituko du eta proiektu eta startup interesgarri gehiago ikusiko ditugu.
Zergatik gomendatuko zeniekete startup eta enpresa berriei bere proiektua Crowdfunding Bizkaiara igo dezaten?
Inbertsio-txanda baten bila dabiltzan Bizkaiko startupei gomendatzen diegu plataforma hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza baitu. Europa mailako plataforma aitzindaria izateaz gain, hazten jarraitzeko kapitala lortzeko aukera ematen dizu proiektuari ekarpenak egiteko gogoa duten bazkide berrien bidez.
Egunez egun gure ekosistema propioa sortuz; bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu crowdfunding bizkaia