Proiektu bat iraunkorra izateko gakoetako bat finantza-planifikazio egoki bat burutzea da. Aldi hau enpresarengan eragina izango duten gertaeren garapenari aurrea hartzean datza, eta beraz era egituratu batean jardun. Horretarako, kontabilitate-datuetan babestea guztiz garrantzitsua da.
Bi motatako planifikazio finantzario daude: epe laburrekoa eta epe luzekoa. Artikulu honetan lehenengo motan geldituko gara.
Zer da epe laburreko planifikazio finantzarioa?
Asko jota urte beterako egiten diren finantza-egoeren estimazioak dira. Epe luzerako planifikazio finantzarioan ez bezala, hemen aurrekontuek protagonismo handia hartzen dute.
Honelako planifikazioa egoki egitearen garrantzia ez da zalantzagarria. Gehienbat enpresaren kapital zirkulatzailea jasotzen du eta, beraz, bere baitan dago finantza-fluxuen iraunkortasuna eta optimizazioa.
Berau ondo egitearen abantailak nabarmenak dira. Finantza-iturriei, likideziari eta, batez ere, kaudimengabezia ekiditeari positiboki eragiten die.
Nola lortzen da planifikazio on bat? Tip eta iruzkinak
Epe labur, ertain eta luzera estimazioak egitea alde batera utzita, beti daude gogoan izan beharreko oinarri batzuk. Funtsezkoa proiektu orok kontabilitate- eta finantza-datuen iturri fidagarria eta egoki eguneratua ziurtatuta edukitzea da. Hortik aurrera enpresa zein egoeratan dagoen deskribatu daiteke.
Bigarren lekuan, finantza-planifikazioaren aldian bete beharreko helburu-saila ezartzea nahitaezkoa da, baita berauek denboran ordenatzea eta bakoitzari burutze epea esleitzea ere.
Beste alde batetik, prozesu guzti honek etorkizuneko gertaerei buruzko hipotesia erantsi behar du. Hau da, salmenta, kostu, etabarri buruz aldaketak. Behin ezarrita, finantza- eta kontabilitate-informazioarekin koadratuko dira.
Azken lekuan, jada martxan jarritako finantza-planarekin, enpresaren jardueraren segimendu xehatua hastea behar-beharrezkoa da. Soilik horrela izango da posible sor daitezkeen arrisku eta ustekabekoak zuzentzea.
Zeintzuk dira finantzarioki planifikatutako proiektu baten abantailak?
Aurreko pausuak arrakastaz burutzen badira, onura nagusia proposatutako helburuak lortzea, enpresaren iraunkortasunari eustea eta bigarren optimizazio ziklo bat hasteko oinarria finkatzea izango da.
Hala ere, kasu askotan finantza-planifikazio onak enpresaren berezko funtzionamenduaren aurreko abaintaila handiak eskaintzen ditu. Guztietatik agerikoena finantza-iturriak errazteko aukera da.
Gaur egun, elkarlaneko ekonomiaren gorakadak crowdfunding-a benetako fenomeno bihurtu du. Inbertitzailea bazara eta buruan proiektu bat badaukazu, honelako inbertsioetan espezializatutako plataformetara jo dezakezu. Crowdfunding Bizkaian Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza eta kudeaketa daukagu, honek pribatutasun eta seguritate aldetik lege-berme handiak eskaintzen dituelarik.
Interesatuta dauden pertsonak soilik plataforman erregistratu, kontaktuan jarri eta beraien proiektua erakutsi behar dute. Gu arduratuko gara bideragarritasun azterketa egin, aholkularitza eskaini, proiektua igo eta segimentu informazioa emateaz.