Enpresa berri bat sortzeko laguntzak: jakin beharreko guztia

Enpresa berri bat sortzeko laguntzak: jakin beharreko guztia

Enpresa berri bati hasiera emateko momentuan pentsatzean, pertsona interesdunek mota desberdinetako laguntzak dituzte eskuragai. Gaur egun, laguntza hauetako asko ekonomia digitalean eta finantziazio alternatiboan oinarritzen dira, bi kasutan sekulako finantza-bultzada lor dezaketen apustuak direlarik. Enpresa berri bat sortzeko laguntza horien artean crowfunding-a eta antzekoak daude.

Dena den, jarraian azaltzen denez, erakunde publiko eta erakunde pribatu askok ere finantziazioa, aholkularitza eta babesa lortzeko aukerak eskaintzen dituzte.

Laguntza mota berriak: crowdfunding-a

Crowdfunding-ak, ezbairik gabe, paradigma aldaketa bat irudikatzen du. Finantziazioa lortzeko modu hau inbertitzaile askok proiektu bat ekarpen txikien bidez aurrera ateratzean oinarritzen da. Proiektua ideia sendo batetik badator, gizarteari zerbait berria eskainiz gero eta marketing-kanpaina eraginkor baten bidez zabaltzen baldin bada, emaitzak izugarri onak izan daitezke.

Enpresa berri bat martxan jartzeko, crowdfunding-ak erabilera ugari ditu eta finantzatzeko modu desberdinak onartzen ditu:

  • Inbertsioa jaso sariren bat eskaintzearen truke.
  • Inbertsioa jaso enpresaren partaidetzen Crowdfunding Bizkaia crowdequity bezala ezagutzen den mota honetan oinarritzen da.
  • Inbertsioa jaso inbertsioaren zenbatekoa interesekin itzultzearen

Kasu askotan, gainera, inbertitzaileek crowdfunding bidez egindako inbertsioak egitearren makina bat pizgarri dituzte eskuragai. Gure plataformaren bitartez, Crowdfunding Bizkaia, kenkariak lor daitezke PFEZ-n mikroenpresetan, enpresa txiki edo ertain berrietan edo berriki sortutakoetan edo enpresa berritzaileetan inbertitzeagatik. Aurreko artikulu batean denak birpasa ditzakezu.

Laguntza publiko aipagarriak

Langile autonomoak eta ETE-ek inbertsioen finantziaziorako eta lanpostu sorkuntza eta autoenplegurako laguntzak dituzte eskuragai.  Lehenengoen artean, adibidez, Autoenpleguaren Sustapenerako Programak eskaintzen dituenak bezalako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak egongo lirateke. Bigarrenen artean, zenbait kontratazio motei lotutako hobariak.

Berrikuntzarako laguntzak eta oinarri teknologikoa duten enpresentzako diru-laguntzak ere badaude, esaterako NEOTEC, ICO maileguak edo BEAZen laguntzak. Sortzeko diru-laguntzekin, Finkatzeko eta hazteko diru-laguntzekin eta Diru-laguntza sektorialekin BEAZek Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Foru Sailak Bizkaiko enpresa eta ekintzaileentzako erabilgarri jartzen dituen laguntzen programa kudeatzen du.

Bizkaiko Foru Aldundiak sortua, BEAZ proiektu berriak sortzeko, berritzeko eta nazioartera zabaltzeko ahaleginetan ari direnei laguntzen dien sozietate publiko bat da. Bere helburua Bizkaian jarduera ekonomikoaren hazkundean laguntzea da eta, honekin batera, lanpostu kualifikatuen sorkuntza lortu.

Dirulaguntza autonomikoak, estatu mailakoak, europearrak zein internazionalak daude.

Laguntza pribatu aipagarriak

Beharbada laguntza pribatu ezagunenetarikoak business angels deritzogunak izango lirateke. Hauek, pertsona fisikoa zein juridikoa izanik, proiekturako finantziazioa eskaini ez ezik, bere jakintza sustatzaileen eskura ere jartzen dute. Business angels-ek beste ezer baino lehen proiektua interesgarria eta etorkizunerako bideragarria izatea bilatzen dute.

Enpresa berri bat martxan jartzearen bila dabiltzen pertsonei bere babesa ematen dioten hainbat erakunde pribatu ere badaude, mailegu zein beste finantzaketa moten bitartez.

Zure crowdfunding-a hasteko asmoa duzu? Lortu zure proiektua errealitate bihurtzeko beharrezko inbertsioa Crowdfunding Bizkaia-n. Hemen duzu informazio guztia.

 

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.