Hablamos con Fernando Presa, CEO de Nexmachina, empresa seleccionada por BIND 4.0

Fernando Presarekin egin dogu berba, Nexmachina enpresaren CEOa, BIND 4.0-k hautatutako enpresa

Urte hasieran, BIND 4.0-k, industria inteligentean ardaztutako Bizkaiko startupen azeleratzaile publiko-pribatuak, bere azelerazio programaren laugarren edizioan parte hartzeko hautatutako enpresa ekintzaileen zerrenda ezagutarazi zuen.

Azelerazio programa honen bitartez, BIND 4.0-k harreman sendoak sortzen ditu startup eta enpresa handien artean, hauek gorantz doazen 4.0 teknologien sektoreko enpresei beraien erronka eta beharrizanak proposatzen dizkietelarik. Edizio honetan hautatutako 38 startupen artean, 18k Euskadin dute beraien jatorria, eta horietako 8k Bizkaian.

Crowdfunding Bizkaian startup batentzat azelerazio programa honetan parte hartzeak zer suposatzen duenari buruz gehiago jakin nahi izan dugu, eta horretarako Fernando Presarekin berba egin dugu, Nexmachina Solutions enpresaren CEOa, hautatutako enpresetariko bat.

 

Nolakoa izan zen zuen ekiteko prozesua eta zein etapa igaro zenituzten Nexmachina-ren sorkuntza eta hazkunderaino?

Negozioaren garapenean ondo baina sozietate mailan gaizki joan zen 3 urtetako lehenengo ekintzailetza esperientzia batetatik atera ginen, eta gure enpresa propioa eratzea erabaki genuen, gure ideiak eta lan egiteko modua martxan jartzeko askatasun gehiago izateko helburuarekin.

Zorionez Bizkaian bizi gara, bertan ekintzailetzarekiko babesa erabatekoa da eta erakundeetatik era guztietako aholkularitza eta languntza programak jasotzen dira aurretik, bitartean eta gero, enpresaren sorkuntza, berrikuntza, hazkundea eta etengabeko hobekuntza bezalako fase hain garrantzitsuetan.

 

Zein zerbitzutan espezializatzen da zuen enpresa?

Hasieratik Gauzen Interneta deitzen hasia zenean espezializatu ginen, “konektatutako mundua”ren etorkizuneko ikuspegi batekin eta sentsoreen sareen kudeaketarako gure produktu propioa garatu genuen.

 

Nexmachina 4.0 industriarako proiektuak garatzeko BIND 4.0ren laugarren ediziorako aukeratua izan da. Zentzu honetan, zer ulertzen dugu 4.0 industria bezala?

4.0 industria helburu ezberdinetan ardazten den iraultza industrial berri bat da, garrantzitsuenak hobekuntza eta aurrezkia direlarik. Hori lortzeko prestatutako teknologia ezberdinak daude eta gu horietako batean ardaztuta gaude, IoT delakoan, kontrol eta mantenu hobe baterako eskuz egiten diren prozesuen digitalizazioarekin eta makina eta objektuen konexio automatikoarekin erlazionaturiko guztia.

 

Nolakoa ari da izaten eseperientzia hau?

Lehenengo urteak garapenean, esperimentazioan, pilotuetan eta IoT delakoak enpresei eskaintzen dizkien onurak frogatzea lortzean, hazkundean, sortu ahal diren negozio/zerbitzu berrietan eta inbertsioaren itzulkinean ardaztu dira. Gaur egun gero eta proiektu gehiago daude.

 

Nola laguntzen dizute BIND 4.0-n parte hartzeak enpresa bezala hazteko?

Aukera ona da enpresa handi batekin lan egiten delako, beti zaila baita beraiengana heltzea, beraien interesak ezagutzea ahalbidetzen digu, indartu egiten gaitu eta ikuspen handiagoa ematen digu.

 

Onuragarria al da eraldaketa digitala bezalako helburua duten ia 40 startup teknologikok osatutako sarearen parte izatea?

Beti, lehen eskutik ezagutzen duzulako gehiago aurreratzen ari dela, ez bakarrik hemen, baizik eta nazioartean, eta gurearen osagarri diren enpresa eta teknologiekin lankidetzan aritzeko aukerak sortzen direlako.

 

Bizkaia lurralde ekintzailea dela uste duzu? Bizkaiak enpresa-sare sendoa du teknologiaren eta konpainia digitalen arloan?

Lurralde ekintzailea da, baina eskoletatik, LHtik eta unibertsitateetatik gehiago bultzatu daiteke.

Bizkaian eskaintza zabala dago mota eta tamaina guztietako enpresekin,  adibidez sektore handietan lan eginez, hala nola energian eta aeronautikan, dagoeneko nazioartera zabalduta dauden hemengo bezeroen bidez teknologia esportatuz. Bezero horiek, besteak beste, enpresa digitalak eta berrikuntza teknologikoa izaten lagundu dute.

 

Nola uste duzu eman ahal zaizkiela tresna gehiago eta hobeak Bizkaiko startupei hazten laguntzeko?

Tokiko enpresak gehiago harremanetan jarriz, izan ere, askotan, startupen tamaina dela eta, konfiantza handiagoa duelako kanpoko hornitzaileekin edo konpainia handiagoekin. Aholkulari handi bat izateko zortea izan genuen, garai batean zera gomendatu ziguna: “eskaini eta baliatu hemengo enpresa indartsuetan, bere eskutik hazi eta nazioartekotzeko aukera emango dizutenak”.

 

Ekintzailea izanik, zer iritzi duzu proiektuak crowdequity bidez finantzatzeari buruz?

Finantzabide osagarri interesgarria da, negozioaren hasierako fasean, produktuaren garapenean, balizko inbertitzaileak ezagutzen eta zure ideia baliozkotzen laguntzen duena.

 

Zure ustez, zer ekarpen egiten dio Bizkaiko enpresa-sareari Crowdfunding Bizkaia ekimenak? Eta gizarte-sareari?

Lehen esan dudan bezala, Bizkaia pribilegio bat da, izan ere, ekintzailetzari laguntzeko ohiko programez gain, erakundeek ekimen berriak probatu eta abian jartzen dituztelako, hala nola Crowdfunding Bizkaia,  gizarte-arloko eta emakume ekintzaileak sustatzeko beste ekimen batzuk ere bultzatzen dituelarik.

 

Ezagutzen al duzu Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda bat egin duten proiekturen bat?

Bai, batez ere Elur, finantzaketa arrakastaz itxi berri duena. Aldez aurretik ikertzeko eta testak egiteko lan handia egin dela uste dut, funtsezkoa baita produktua merkatura ateratzean ere arrakasta izateko.

 

Zer helburu ezarri beharko lirateke Crowdfunding Bizkaia bezalako plataforma batean?

Plataforma gehiago ezagutaraztea, proiektu kopurua handitzea eta jarraipena egitea, finantzatutako proiektu bakoitzaren bilakaera aldizka ezagutaraziz.

 

Positiboki baloratzen dituzu ekarpen ekonomikotik haratago doan finantziazioa duten proiektuak?

Bai, badira beste ekarpen batzuk, agian ukiezinagoak baina garrantzitsuagoak direnak, hala nola beste enpresa batzuekiko lankidetza edo aliantzen bidez lortzen direnak.

 

Zer gomendatuko zenieke ekintzaileei beraien proiektua ikusarazteko eta finantziazioa lortzeko?

Beraien proiektuak, prototipoak, plataformak edo garatu dutenak funtzionatzen duela frogatzea. Eta modurik onena lehenengo bezeroekin da. Betiere lankidetzari irekita egonez.

 

Zer aholku emango zenieke etorkizuneko enpresaburuei?

Berekin dakarren guztia ondo aztertzea, eta, ahaleginak egiteaz gain, bazkideei buruz ondo informatzea, beren ideia, negozioa, zein merkatutara doazen aztertzea eta gutxieneko produktu bideragarria dutenean saltzera ateratzea. Ez dago norberarena baino finantziazio hoberik, salmenta eta bezeroen bidez egiten dena.

EGUNEZ EGUN GURE EKOSISTEMA PROPIOA SORTZEN; BIZKAIAN EGITEN DUGU: SINETSI, SORTU  ETA HAZI. EZAGUTU CROWDFUNDING BIZKAIA.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.