Crowdfunding mota desberdinak aztertzen ditugu

Crowdfunding mota desberdinak aztertzen ditugu

Lankidetzan oinarritutako ekonomiari esker, jarduera ekonomikoarekin erlazionatutako mota guztietako jardunbide berriak garatu dira. Horietako bat, lankidetzan oinarritutako finantzekin lotutakoa, crowdfunding-a da. Horren bitartez, gehienetan ekarpen txikiak egiten dituzten norbanako askoren aldetik enpresa proiektu edo ekimen bat finantzatzen da.

Crowdfunding-a, medio digitalean sortu eta hainbat plataformak bitartekaritzatzen duten jarduera da.  Plataforma horiek, inbertsio aukeren izaera bat edo beste izanda ere, crowdfunding  mota batera edo bestera egon daitezke bideratuta. Ondoren, dauden motak zehatz-mehatz azalduko ditugu.

Ordainsariko crowdfunding-a

Kasu honetan, finantzaketa eskatzen duenak, eskatutako gutxiengoa lortuz gero, ekarpena egin dutenek trukean produktu edo zerbitzu jakin bat jasoko duten konpromisoa hartzen du. Crowdfunding mota hori gehien erabiltzen denetakoa da, eta mota guztietako proiektuetan aplika daiteke.

Ordainsariko crowdfunding adibide bat, euren bidaia dokumental gisa grabatuko duten zenbait txirrindulariren bidaia finantzatzea izan daiteke. Proiektu horretarako egindako ekarpenak hainbat ordainsari jasoko ditu, dokumentalaren kopia bat, proiektuaren pegatinak, etab.

Inbertsioko crowdfunding-a

Crowdequity izenez ere ezagutzen den modalitate horretan, proiektua finantzatzen dutenak proiektuaren parte bilakatzen dira, partaidetzak eskuratuz.

Crowdfunding Bizkaia, crowdequity bitarteko inbertsio plataforma da. Une honetan, helburua kirolaren munduan indarkeria desagerraraztea duen WATS #SportWithValues proiektua dago aktibo. Horretarako, zenbait ekintza ildo jarraitzen dira: hezkuntza jarduera antolatzetik titulu akademikoak emateraino. Gure proiektu guztiekin gertatzen den bezala, hau ere oso zainduta eta azalduta dago gure webgunean.

30€-rengatik bakarrik, kirol ekosistema aldatzera zuzendutako WATSen inbertitzeko eta bazkide egiteko aukera duzu. WATS bezalako inbertsio alternatibak aukeratuz, inbertitzaileek mota guztietako erreforma estrukturalak ezartzea indartu dezakete euren gizarte-ingurumen ingurunean.

Maileguko crowdfunding-a

Modalitate horrek Inbertsioko crowdfunding-arekin duen aldea, ekarpena egiten duten pertsona guztiek, kopuru hori gehi aurretik adostutako interes tasa jakin bat berreskuratzen dutela da. Inbertsioko crowdfunding-arekin sarri askotan gertatzen den bezala, horrek ere itzultze azkartasun handia du, eta plataforma digitaletan aurkeztutako proiektuak zehatz-mehatz zainduta eta azalduta egon ohi dira.

Ekarpeneko crowdfunding-a

Amaitzeko, garrantzitsua da azpimarratzea crowdfunding-a modu altruistan ere egin daitekeela. Izan ere, finantzaketa modalitate horren erakarpen nagusietakoa, lankidetzan oinarritutako herri jarduketak gauzatzeko aukera da.

Une honetan Crowdfunding Bizkaian aktibo ditugun crowdfunding proiektuak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.  

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.