Ekintzailetzako proiektu berritzaileak finantzatzeko aholkuak

Ekintzailetzako proiektu berritzaileak finantzatzeko aholkuak

Ekintzailea izateko negozio-ideia indartsua izatea eta proiektu hori egi bihurtzeko gai izatea beharrezkoa dela esaten da. Baieztapenaren bigarren zati hori da zailena, bereziki zaila delako enpresa-proiektua gauzatzeko behar den finantziazioa aurkitzea.

Proiektu bakoitzak bere beharrak ditu, eta, beraz, proiektu berritzaileak finantzatzeko, argi izan behar da zer finantzaketa-aukerak dauden, nola eskuratu daitezkeen eta zer ondorio izango dituzten proiektuan. Hauek dira nagusiak:

Nola finantzatu proiektu ekintzaileak?

Ekintzailetzako proiektu berritzaileetarako finantziazioa lortzeko, hainbat bide daude:

Diru-laguntza publikoak

Estatuak, autonomia-erkidegoek, toki-erakundeek, foru-aldundiek edo beste erakunde publiko batzuek ekintzaileentzako diru-laguntzen deialdiak egiten dituzte, normalean jarduera-sektoreen arabera sailkatuta. Laguntza hauen artean, hurrengo diru-laguntzak bereizi ditzakegu:

  • Ekitea erabakitzen duten gazteentzako.
  • Emakume ekintzaileek gauzatutako proiektuak abian jartzeko laguntzak.
  • Enpresa publikoen partaidetza-maileguak proiektu berritzaileetarako.
  • Jarduera teknologikoak, ikerketa eta garapen teknologikora bideratutako proiektuak barne.

Finantzaketa alternatiboa

Europar Batasunak eta beste erakunde publiko batzuek ere laguntza ugari eskaintzen dituzte proiektu ekintzaile eta berritzaileak finantzatzeko, proiektu jasangarriak eta transnazionalak kofinantzatuz berrikuntzarekin eta ikerketarekin, hezkuntzarekin eta prestakuntzarekin, kulturarekin edo komunikabideekin zerikusia duten jardueretan.

Garantia-elkarteak ere badaude, finantza-entitateetako finantziazioa lortzea ahalbidetzen dutenak, horretarako interesa duten enpresei abalak emanez, eta Merkataritza Ganberak bezalako elkarteak ere, finantziazioa lortzen laguntzen dutenak.

Partaidetza-finantzaketa: crowdequitya

Crowdequityan espezializatutako plataformen bidez, hala nola Crowdfunding Bizkaia, proiektu berritzaileek inbertitzaileen finantzazioa lor dezakete, pertsona fisiko zein juridikoen bidez. Crowdequity modalitateak inbertitzaileek aktiboki parte hartzen dutela inbertitutako proiektuan esan nahi du, proiektu horren kapitalaren zati bat eskuratzen dutelarik. Hori oso interesgarria da ekintzaileen kasuan.

Osteophoenixen helburua organo eta ehunak birsortzeko sistema eta prozedura berriak garatzea da, eta Axalkok, berriz, zura eta material naturalak erabiliz bizikletak eraikitzea du helburu. Hauek biak proiektu berritzaileen bi adibide besterik ez dira, beraien helburuak lortzeko finantzaketa mota hau aukeratu dutenak. Bilaketa horretan, Osteophoenixek Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda irekiko du laster.

Business Angels-ak eta Arrisku-Kapitala

Herrialde askok hazkunde handia izan dute azken urteotan startup-etan egindako inbertsioetan, eta garrantzi handia hartu dute business angels direlakoek, kapitalaren partaidetzaren truke sortu berriak diren startupetan inbertitzen dutenak. Facebook, WhatsApp edo Uber dira finantziazio-mota honetatik igaro ziren startupen adibide batzuk.

Arrisku-kapitala, berriz, hiru eta bost urte bitarteko aldi baterako funts propioak ematen dituzten erakunde espezializatuek eskaintzen dute. Erakunde horien helburua startuparen garapenean eta hedapenean laguntzea da, haren balioa handitzeko.

Finantza-entitateak eta 3Fs

Finantziazio-bide hauez gain, ohikoak ez dira ahaztu behar: finantza-erakundeak eta pertsona ekintzaileen senideak, lagunak eta hurbileko pertsonak, Family, Friends and Fools ingelesez ezaguna.

Senideengana eta lagunengana jotzea da proiektu berri bat abiarazten ausartzen direnen lehen aukeretako bat, kasu askotan proiektua abian jartzeko hasierako bultzada izanik.

Proiektu sozialak finantzatzeko aholkuak

Proiektu sozialen helburu nagusia pertsonen bizi baldintzak hobetzea da, hezkuntza, etxebizitza, osasuna edo enplegua bezalako arloetan hobekuntzak sustatuz. Ekintzailetza proiektuetarako adierazitako finantziazio-bideez gain, proiektu-sozialek hainbat laguntza-programa izan ditzakete, erakunde publikoek zein gobernuz kanpoko erakundeek, elkarteek edo enpresa pribatuek aldizka eskaintzen dituztenak.

Crowdfunding Bizkaiak aurkeztutako proiektuen artean, WATS bezalako proiektu sozialek arrakastaz itxi dituzte beraien inbertsio-txandak. WATS proiektuan Julen Guerrero, Patricia Ramírez, Jero García, Vicente del Bosque edo Xabi Prieto bezalako kirolari ezagunek kiroleko indarkeria desagerrarazi nahi dute balioetan oinarritutako prestakuntzaren bidez.

Egunez egun gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.