Zeintzuk dira benetan enpresa-arrakastaren gakoak?

Zeintzuk dira benetan enpresa-arrakastaren gakoak?

Enpresa-arrakasta definitzea ekintzaile bakoitzaren araberakoa da, batzuentzat urtean diru-kopuru handiak fakturatzea izan daitekeen bitartean, beste batzuentzat astean egun gutxiago lan egitea eta bidaia handiak egiteko adinako irabaziak lortzea izan daiteke. Helburua edozein dela ere, beti enpresa-arrakastaren giltzarri batzuk aipatu daitezke, landu beharreko oinarrizko osagai batzuk, ez baitago horretarako formula magikorik.

Ekintzaileak bere ametsak lortzea du helburu, bere nagusia izatea, bere kabuz zerbait sortzea edo askatasuna izatea, adibide batzuk jartzearren, enpresaren arrakasta zehaztuko dutenak. Amets horietatik abiatuta, hainbat adierazlek neurtzen dute negozioaren arrakasta, eta ikuspegi ekonomikotik balora daitezke, hasierako inbertsioa berreskuratuz eta onurak sortuz, alde batetik onura pertsonalak, ideia bat ateraz eta funtzionatzen duen negozio erreal bilakatuz, eta bestetik onura sozialak, gizarteari etekinak emanez.

Enpresa-proiektu baten arrakasta-gakoak

Gaur egungoa bezalako merkatu lehiakor batean, garrantzitsua da enpresak berrasmatzea, iraun dezaten. Horretarako, enpresa-proiektu baten arrakastaren hiru gako hartu behar dira kontuan:

Berrikuntza eta sormena

Merkatuak gero eta lehiakorragoak diren heinean, berrikuntzak eta sormenak aukera ematen diete enpresei lehiakortasun-abantailak garatzeko arrakasta lortu ahal izateko. Bertikalki eta horizontalki garatzeak balio-kate lehiakor eta bereizlea  sortzea ahalbidetzen du; beraz, proiektu berritzaile baterako, garrantzitsua da erronkak proposatzea, motibatzea, sormena eta parte-hartze aktiboa sustatzea, merkatuaren aldaketei adi egotea eta porrotari beldurra kentzea.

Malgutasuna aldaketen aurrean

Aldaketetara egokitzea, gerta daitezkeen mehatxuei eta aukerei aurrea hartzea eta enpresaren ahultasunak ulertzea erakundearen malgutasunari laguntzen dioten faktoreak dira. Mehatxuak aukera bihurtzea, aldaketak azkar egiten, funtsezkoa da negozioak aurrera egin dezan.

Bezeroekiko harremana

Zalantzarik gabe, enpresa-arrakasta bezeroen, hauek nola tratatzen diren eta eskaintzen zaizkien produktu eta zerbitzuetan duten konfiantzaren araberakoa da. Bezeroekiko harremanaren kudeaketa, konfiantza hori lortzeko modua, hainbat modutan egin daiteke: marketinaren bidez, bezeroarentzako zerbitzuaren bidez, salmenta-euskarriaren bidez edo laguntza teknikoaren bidez.

Enpresa-arrakastan eragina duten faktoreak

Enpresen sorkuntzan adituak direnen arabera, zenbait faktorek dute eragina enpresa-arrakasta lortzeko:

Helburu argiak

Apalak izan nahiz anbizio handikoak izan, hasiera-hasieratik argi eduki behar dira.

Jarduera ezagutzea

Ekingo zaion jarduera gertutik ezagutzea oso lagungarria den zerbait da edozein negozio berriri ekin aurretik.

Denbora inbertitzea

Dirua inbertitu eta finantzaketa-aukerak bilatu aurretik, merkatua ezagutu, horren gakoak aztertu eta helburuak erdietsi behar dira.

Merkatuaren beharrak ikustea

Enpresa-arrakastan eragina duen faktoreetako bat ase ez dauden merkatuaren beharrak asmatzea da.

Bereiztea

Aurkariak aztertzeak arrakasta lortzeko nahitaezko giltzarri bat bilatzen laguntzen du, bereiztea, alegia.

Aukerak ezagutzea

Produktu edo zerbitzu tradizionalei buelta txikiak ematea, ohiko arazoetarako irtenbide berriak bilatzea edo kanpoko ideiak egokitzea dira aukera berriak aurkitzen lagun dezaketen tekniketako batzuk.

Ez inprobisatzea

Pentsatutako eta egiaztatutako erabakiak hartzeak ez ditu arriskuak ezabatzen, baina arriskuak murrizten eta minimizatzen laguntzen du.

Ekin eta ekin

Lehen ideia egokiena ez izatea gerta daiteke, baina ekintzaileen ezaugarri bat ideia bat aurkitzeko behin eta berriz saiatzea da.

Proiektuan sinestea

Zalantzarik gabe, arrakastaren funtsezko faktore bat egiten ari den horretan sinestea eta nola egin behar den jakitea da.

Berritzailea izatea

Behin eta berriz saiatzeaz gain, pertsona berritzailea eta ekintzailea ideia berrietara eta ikastera irekita dago, bere buruarengan konfiantza du, epe luzeko ikuspegia du, eta badaki zer ondorio dituen ekintzaile izateak, baina gozatu egiten du.

Negozioari, berrikuntzari, eta startup-ei buruz gehiago jakin nahi duzu eta Bizkaiko aurrerapen guztien berri izan? Ezagutu askoz gehiago gure blogean.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.